Urriaren 17, 18 eta 19an, Mendaroko frontoia jai giroz eta elkartasunez bete zen, Garagardo Azokaren edizio berriaren ospakizunarekin. Hiru eguneko egitarau zabalak herritarrak eta bisitariak bildu zituen musikaren, gastronomiaren eta ongintzaren bueltan. Aurtengo edizioak, gainera, izaera berezia izan zuen, ASPANOGI – Gipuzkoako Minbizia duten Haurren Gurasoen Elkartea babestuz.
Ekimenak hiru jardunaldi nagusi izan zituen:
Ostirala 17: Enpresen Eguna, azokaren irekiera ofiziala eta garagardo azokaren hasiera.
Larunbata 18: Herriaren Eguna, moto irteerarekin, artisautza azokarekin, jarduera herrikoiekin eta musika saioekin, frontoia giro ederrez betez.
Igandea 19: Haurren Eguna, txikien protagonismoarekin. Jolasak, tailerrak eta familia jarduerak egin ziren, baita haurren minbiziari buruzko sentsibilizazio hitzaldia ere, ASPANOGIren lana ezagutzera emateko.
Aurtengo Garagardo Azokak izaera solidario nabarmena izan du, eta egindako jarduera eta diru bilketa zati bat ASPANOGIren alde bideratu dira.
Elkartearen izenean, Mendaroko Udalari, azokaren antolakuntzari, eta ekimena posible egin duten pertsona, elkarte eta enpresa guztiei bihotzezko eskerrak eman nahi dizkiegu.
Zuen hurbiltasunak eta konpromisoak gure eguneroko lana indartzen dute, minbizia duten haur eta nerabeen eta haien familien errealitatea ikusarazten lagunduz, eta euren ongizatea sustatzeko egiten dugun ahalegina sendotuz.
💛 Eskerrik asko, Mendaro! Zuen ateak zabaltzeagatik, zuen maitasunagatik eta elkartasunezko festa bat posible egiteagatik.























