Bisitak eta jarraipena Donostia Unibertsitate Ospitaleko onkohematologia pedriatrikoko unitatean eta Eguneko Ospitalean Familientzako harrera eta arreta egoitza sozialean nahiz ospitalean Etxez etxeko bisitak, beharrezkoak diren kasuetan
ASPANOGIren baliabide eta zerbitzu propioak (laguntzailearentzako janari-txartelak, "PIRATENEA" harrera-etxea, laguntza ekonomikoak eta material kapilar-ortoprotesikoaren lagapena Desgaitasun eta mendekotasun maila baloratzeko eskaerak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mantenu, ostatu eta garraio ez-sanitarioaren gastuak itzultzeko eskaerak Laneko aholkularitza: gaixotasun larria duen adingabea zaintzeko lanaldi-murrizketaren baimena eta prestazio ekonomikoa eskatzea (CUME)...
Doako ostatua eta ordezko ostatua bilatzea, erabilgarritasunik izan ezean Laguntza ekonomikoak, familia-unitatearen balorazio sozio-ekonomikoa egin ondoren
Bere beharrei eta gabeziei erantzuteko esku-hartze komunitarioa behar duten kasuetan, bai eta mendetasunari eta desgaitasun-mailari buruzko balorazioak eskatzea ere, ASPANOGIko gizarte-langileak koordinazio-lana egingo du dagokion gizarte-laneko sailera bideratzeko
Osasun-langileek ASPANOGIri buruzko informazioa ematen diete familiei, eta gizarte-langilearekin koordinatzen dira haurren minbiziaren diagnostikoaren ondoren sortzen diren beharrei erantzuteko
Gizarte-lanetik esku hartzea eskatzen duten egoera berezi edo arazotsuetarako koordinazioa eta laguntza teknikoa. Hezitzaileei material didaktikoa ematea eta informazio-hitzaldiak egitea, haurren minbiziari buruz dagoen tabua ezabatzeko eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko.