10 de octubre de 2025

2. Kontzertu Solidarioa, Radio Rebelde-ren eskutik

🎶 2. Radio Rebelderen kontzertu solidarioa ASPANOGIren alde

Irailaren 28an, igandean, Donostiako Easo plazan ospatu genuen ASPANOGIren aldeko Radio Rebelderen bigarren kontzertu solidarioa. 

Giro bikaina izan zen, emozioz eta gertutasunez betea. Radio Rebelde bikotearen laguntzari eta bertara hurbildu ziren guztiei esker, ASPANOGIk ikusgarritasun berezia izan zuen berriro ere hiriko bihotzean.

Gure informazio-karparen bidez, minbizia duten adingabeen familien alde egiten dugun lana hobeto ezagutarazteko eta errealitate hori ikusaraztearen garrantziaz kontzientziatzeko aukera izan genuen.

 

💛 Eskerrik asko Radio Rebeldi, antolaketan lagundu dutenei eta ekitaldi solidario honetan parte hartu zenuten guztiei. Zuen inplikazioak indarra eta itxaropena ematen dizkigu lanean jarraitzeko.