Diagnostiku berria bat egoten den une beretik eta beti ere osasun pertsonalarekin (pediatra onkologoak, erizainak, laguntzaileak etab…) koordinatuaz, ASPANOGI-ko gizarte laguntzailea ospitaleko bisiten bidez haurrarekin eta bere familiarekin jartzen da harremanetan. Une horretan hasten da giza eta emozio euskarria, gaixotasunaren diagnostikutik hasita momentu guztietan egongo den laguntza.

Gizarte arreta programaren helburua familien beharrei eta beraien bizitzaren normalkuntzarako banakako eta personal arreta eskaintzea da. Gaixotasunak familia, hezkuntza, ekonomia-lan eta giza arloan eragina izaten du, kontutan izan behar direnak gizarte laguntzako ekimenean.

Gizarte laguntza jarduerak:

  • Gurasoen  arreta eta jarraipena (ospitalean, egoitzan, etxeko bisitak…).
  • Elkarteko zerbitzu eta baliabiden berri eman.
  • Elkartekide diren familien  behar eta eskaerak luzatu elkarteari eta erakunde publikoei.
  • Erakunde publikoetako baliabide eta zerbitzuen berri eman, aholkatu eta kudeaketan lagundu (hezkuntza arloan , lana, gizarte zerbitzuak…)
  • Elkarteko psikologarekin koordinaketa eta familien deribazioa.
  • Koordinaketa Donostia ospitaleko mediku, erizain eta irakasleekin haur gaixoari eta bere zaintzaileari ospitaleko egonaldietan arreta osoa eskaintzeko.
  • Egoera berean dauden familien arteko harremana eta elkarlaguntza bultzatu.
  • Haur minbiziarekin zerikusia duten adituekin (gizarte laguntza, psikologia, lan eta osasun arloan) koordinaketa gaixoei arreta oso bat eskaintzeko.
  • Euskal Autonomia erkidegotik kanpora doazen familiei laguntza eman ahal izateko (ostatuaren kudeaketa egiteko.. )gurasoen elkarteetako adituekin koordinaketa eta deribazioa. Euskal Erkidegoan, Gurutzeta ospitaletik(Bilbo) gertu,  gurasoentzako dohainik den pisu bat dago, Bizkaiko elkarteak egiten du kudeaketa.
  • Hezkuntza arloan informazioa, aholkamendua eta sentsibilizazioa: informazio materiala utzi, gelakide eta irakasleentzat hitzaldiak….
  • Ospitaleko eta etxeko boluntarioen prestakuntza.
  • Informazioa eta elkartasuna.