Haur minbizidunen familiek psikoloji behar bereziak dituzte, ASPANOGI-k diagnostikua ematen den une beretik saiatzen da gabezia hauei erantzun bat ematen.

 

 Familiko kide guztien beharrei erantzutea du helburu arreta psikolojiko programak. Haur gaixoaz gain, guraso, anai-arrebek edo senitartekoek (aiton-amonek ) behar izaten dute zerbitzu psikolojikoa.

 

Familiei dagokien arreta egokia eskaini ahal izateko, ASPANOGI-k beraien egoera ezberdinak kontutan izaten ditu.

 

Diagnostikua albiste gogorra da haurrarentzat eta bere familiarentzat, une horietan  gurasoak noraezean dabiltza, bere seme-alabaren gaixotasun, tratamendu, ondorio, etorkizunari buruz galdera asko dituzte. Onartze prozesua zaila eta mingarria da, familia batetik bestera aldatzen dena.Garai honetan ezinegon maila hazten doa, beraien seme-alabak duen gaixotasuna onartzeko eta egoera berriari aurre egiteko aditu baten laguntza behar dute. Era berean, tratamenduan zehar eta egoera traumatikoen aurrean ( berriro gaixotzea, heriotza) funtsezkoa izaten da. Zelula txarrak desagertu diren unean, adintxikikoak eta bere familiak euskarria behar dute beraien lehengo bizitzara bueltatu ahal izateko.

 

2017ko uztailetik arreta psikolojikoa eskaintzen  da Donostiako Ospitale Unibertsitarioan,astelehenetik ostiralera  (goizeko ordutegian). ASPANOGIren zerbitzu bat da eta haur minbizidunei arreta ematen dieten osasun langillegoarekin elkarlanean burutzen dugu.