ICCCPO-ren (Haur Minbizidunen Guraso Erakundeen Nazioarteko Konfederazioa) ekimenez,otsailaren 15-ean , Haur Minbizidunaren Nazioarteko eguna ospatzen da.

 

Helburuak:

 

  • Haur minbizia eta bere ondorioz haur nahiz familiek bizi duten egoeraren berri eman gizarteari, bere elkartasuna lortu nahiean.
  • Haur minbiziaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzearren elkarteek egiten duten lana ezagutzera eman.
  • Gurasoen elkarteetatik, haur minbizidunen  eta bere familien aldarrikapen eta beharrak ezagutzera eman.
  • Boluntario eta laguntzaile berriak lortu.