Laguntza Psikosoziala

 GIZA ETA ARRETA PSIKOLOJIKOA:

  ASPANOGI-ko Gizarte laguntzaileak eta psikologak ospitalean eta ospitaletik kanpo eskaintzen dute giza eta arreta psikolojikoa. 2007.urtean Donostiako ospitaleko zuzendaritzak emandako bulegoan ( Haur Amatasuneko 4. solairu urdina) eskaintzen da adierazitako giza eta arreta psikolojikoa.

 Helburuak:

  

  • BIO- PSIKO eta GIZA arreta osoa eskaintzen saiatu haur minbiziak eragiten duen arazoan oinarrituz, haur eta familien bizi kalitatean eta  beraien psiko-giza- hezkuntza egokitzapenean hobekuntza nabarmena izango duena.
  • Ospitaleko ingresuak, gaixotasunak, jasotzen dituzten tratamendu ezberdinak eta hauek eragiten  dituzten ondorioetara haurrari eta bere familiari giza-psikolojiko egokitzapen apropos bat erreztu eta bultzatu.
  • Ospitalean eta ospitaletik kanpo haurraren ohiko garapen psikolojikoan oinarrituaz segimendu eta banakako  ekimen psikolojikoak bermatu.
  • Haur gaixoaren, familiaren,  osasun talde  eta bestelako partaideen artean elkar hartuemana  bultzatu.
  • Familien arteko ezagupena,  esperientzi eta sentimendu elkarbanaketa bultzatu, era berean familia berriei euskarri eman minbiziaren aurrean  bakarrik sentitu ez daitezen.

 

Mediku eta erizain taldeak gure elkartea ezagutzen dutenez, familiei gure berri ematen die eta hauen onespena izanez gero elkarteko gizarte laguntzailea harremanetan jartzen da beraiekin. Familia berrientzat  gure elkartearen berri ematen duen idatzi bat dugu prestatuta .