Informazio programa

INFORMAZIOA, HEDAPENA ETA ELKARTASUNA:

 

Gaur egun, gure gizartean haur minbizia hitz debekatutzat hartzen da, sentimendu ezberdinak sortzen dituelako: bildurra, sufrimendua eta ondorio txarrekin erlazionatzen dugu. Egoera hau kontutan izanik, elkarteak ezagupen kanpainak eta informazio-elkartasun ekitaldiak antolatzen ditu Gipuzkoako puntu ezberdinetan. Haur minbizidunen familiei eta gizarte osoari doa zuzendua programa hau, haur minbiziaren diagnostikuaren aurrean familietan zalantzak sortzen dira eta hauei erantzun bat ematen saiatzen gara.

 Lortu nahi ditugun helburuak:

 Haur minbizidunaren errealitatea eta itsaropenak ezagutzera eman.

  • ASPANOGI eta bere lana ezagutzera eman.
  • Arazo honen aurrean herritarren parte hartze arduratsua bultzatu.

  Ekintzak:

  1. Dibulgazio eta bibliografia materiala banatu eta hedatu.
  2. Haur Minbizidunaren Nazioarteko Eguna.
  3. Haur Minbizidunari Arreta Osoari buruzko jardunaldiak.
  4. Elkartasun hitzaldiak ( ikastetxeak…).
  5. Informazio eta elkartasun ekintza bereziak: Mobi Bike Eguna, kirol frogak (Endurance Nordic walking Meeting…)

Hedapen kanpaina:

Elkarteak, dibulgazio eta bibliografia materiala (liburuxka eta triptikoak…) du famili eta gizartearentzat eskuragarri, hauek gune ezberdinetan banatzen dira: elkartegunea, Donostiako ospitalea, ikastetxeak, osasun etxeak, udaletxeak… eta informazio-elkartasun ekintzak izaten diren lekuetan.

 

Era berean,   elkarteak, diru iturriak lortzeko,  dibulgazio materiala (elkartasun pultserak…) jartzen du salmentan