Hezkuntza programa

Hezkuntza eremuari dagokionez, elkarteak egiten duen lana  honakoan oinarritzen da :

 

  • Hezkuntza Saileko etxez etxeko laguntza pedagojiko zerbitzuaren berri ematea  familiari eskaera egiten lagunduaz ( pediatra onkologo eta ikastetxeeekin harremanetan jarriaz )

 

  • Zuzeneko koordinaketa ospitaleko andereño , etxez etxeko irakasle ibiltariekin  eta  Ospitaleko, Etxeko eta  Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Gipuzkoako Lurralde Zentroko zuzendariarekin  minbizidun haurrak segi dezan bere heziketarekin bai ospitalean eta etxean , etorkizun batean ikastetxerako buelta prestatuaz.

 

  Minbizia kasuak dauden ikastetxeekin harremana dugu eta beraien informazio beharrei erantzun bat ematen saiatzen gara bibliografi materialaren laguntzaz

( Irakasleentzako gida , minbiziari eta tratamenduei buruzko ipuinak ) eta hitzaldiak ematen dira gelakideentzat .

 

Ospitaleko, Etxeko eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Gipuzkoako Lurralde Zentroa 07-08 ikasturtean sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 266/2006 DEKRETUA, abenduaren 26koan oinarrituta.