Diru laguntza

Haur minbizidunaren diagnostikuak familien ekonomian eragina izaten du.  Gurasoek  baimenak, jardunaldi murrizketa edo lan uzteak eskatu behar dituzte seme-alaba bat zaintzeko ospitalean eta etxean, gaixotasunaren ondorioz  ohiko ez diren gastuak sortzen diren unean.

 

Ospitalean maiz ingresatzeak, jaki  eta garraio gastuak sortarazten die familiei. ASPANOGI-k  sortu zenetik bazkari txartelak ematen dizkio gaixoarekin egoten den zaintzaileari. Badakigu, gurasoak uneoro egon behar dutela seme-alaba zaintzen eta honek ez diete ia gelatik ateratzen uzten. Zaintzailea zaintzea xede izanik, bazkari txartelak ematen jarraitzen  dugu

 

Bazkari laguntzak Donostiako ospitalean tratamendua jasotzen ari diren haur minbizidunen familiei ematen zaizkie, baita ere, Euskal Herri Erkidegoko ospitaletara joan behar dutenei.

 

Laguntza ekonomikoak ematen dira egoera ekonomiko larrian dauden familiei: kanpora joan behar dutenak  tratamendua edo hezur muinaren transplanterako, probintzi barruko erreferentziazko ospitalean daudenei, ortopedia edo protesi berezi bat erosi behar dutelako (Osakidetzako katalogoan agertzen ez direnak) edo osakidetzak ordaintzen ez dituen medikamentu edo tratamendu bereziak ordaindu ahal izateko. Egoeraren, giza-ekonomi balorapena egiten da.