Aisia eta denbora librea

Programa honen xedea haur minbiziduna bere ingurunera birmoldapena erraztuko duen ekintzak aurrera eramatea da. Bere garapena bultzatuaz talde ireki batean: minbizidunak eta ez minbizidunak.

Badakigu haur minbizidunen arteko esperientzi elkarbanaketa eta elkarbizitzak beraien egoera animikoan eragin positiboa izaten duela eta orohar bere sendakuntzarako. Familiak (anai-arrebak, gurasoak…) emozionalki gaizki pasatzen dute  eta ezin dute aisialdi une ohikoaz gozatu,  beraz behar dute ekintza ludikoetan parte hartu.

Helburuak:

  • Ospitaleko egonaldi iraunkorrek haurrarengan sortu dezakeen bakartze sozialaren ondorioak gutxiagotu, depresio sentimenduak ekidituaz.
  • Haur minbizidunen eta ez minbizidunen artean laguntasuna, bizikidetza eta errespetua bultzatu.
  • Aisialdi eta atsetsingarri diren ekintzetan haur minbizidunaren sormena eta partehartzea bultzatu.
  • Haur minbizidunari eta bere familiari une atsegingarriak eskaini.
  • Famili arteko harremana eta elkarlaguntza bultzatu.

 

Ekintzak:

Ospitalean:

      Haur festak, bisita bereziak (pailazoak….) ..

       Material ludiko banaketa ( Errefrijerazio likido sistema daramatzaten ordenagailu portátil eta disko multimediak… )

      Gabonetako Postal Lehiaketa.

      Bolondres zerbitzua: Familiek eskatuta.

Ospitaletik kanpo:

      Irteera eta familia bidaiak.

      Urteroko UMEEKIN –eko (Haur Minbizidun Gurasoen  Euskal Federakundea )topaketa.