The Pink Force (eu)

  

ASPANOGI INDARRAREN ALDE ARROSA BESARKATZEN

R2-KT eta bere inperial laguntzaileek ASPANOGIko atea jo zuten 2016ko neguan, 2017ko otsailean hasi zen proiektu abegitsu bat eskainiz, Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunarekin batera. Bat-bateko maitasuna izan zen, eta geroztik #ThePinkForce indar arrosaren boterera batu ginen.

R2-KT ren istorioa oso polita da. Minbizia izan zuen neska bati lagundu eta zaintzeko sortu zen. Ezagutu nahi? http://www.r2kt.es/historia/

Ordutik, R2-KT eta bere inperial laguntzaileek Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Onkologia unitatean  dauden piratak bisitatzen dituzte  eta bertako zaintzaile fidelak (talde sozio-sanitarioa)ezagutu. Gurekin daude, gune hau  PIRATENEAN bihurtzeko momentua iritsi dela sinetsiz.

Asmo honekin R2-KT, ASPANOGI eta Turismo Donostia & Convention Bureau #ThePinkForce – Indarraren alde arrosa besarkatu kanpaina sustatu nahi dute. Enpresa eta pertsona kolaboratzaile ezberdinek kolore honetaz tindatuko duten proiektua, eta indar honekin Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Onkologia Unitatea birmoldatzea lortu ahal izateko.

PIRATENEA PROIEKTUA


Asmoa, honako hau lortzea da: jolas-eremu bat, adinaren araberako leku aproposa, piratentzako gelak eta beraien familientzako egongela bat, intimitatea errespetatu dezan baina atsegina eta polita; azken finean, “itsasontzian” dauden bitartean bizi kalitatea bermatzen duen ospitale eremua. Haur eta nerabeentzako unitatea, non piratek ez dute inoiz aingura egozten minbiziaren aurrean.

Bizi-garapena orekan egon dadin gaixotasunaren aurkako borrokan zehar, kideko pertsonekin elkartzeko eskubidea dute, ororen esperientziak elkar banatu, eta adinera egokitutako kirol, olgeta eta jolas-ekintzen bitartez harremanak sortu.

Gelatik ateratzeko aukera errutina apurtu eta esperimentatzeko. Egoera dela eta, espazio partekatua behar duten ekintzak, disfrutatzeko aukera aintzat hartuz.

Horregatik, R2-KT eta bere laguntzaile inperialak, Turismo Donostia& Conventio Burearu –ko erakunde elkartuen elkartasun eta laguntzarekin bat, atzerako kontaketan hasi dira eta helmugara iritsi nahi dute: 3, 2, 1 … PIRATENEA!

EKINTZA PLANA:

  • R2-KT droide enbaxadoraren eta laguntzaile inperialen bisitak Donostiako enpresetan, misio bat eskainiz, diru bilketa elkartasun itsulapiko bidez.
  • Elkartasun itsulapiko eta azalpen liburuxkak banatu eta jaso.

Itsulapikoaren eta bere erabileraren informazioa eskatzeko, mesedez, jarri kontaktuan

ASPANOGI – Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea

Conchi Guereño

Teléfonoa 656 755 221 / 943 245 620

E-mail This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

 

INDARRAREN ALDE ARROSA BESARKATU NAHI DUZU?

Istorio hau gertutik ezagutzeko interesa baduzu edo/eta dohaintza emateko prest bazaude:

ASPANOGIko kontu korronte zenbakia: 3035 0197 19 1970017458

Kontzeptua: #ThePinkForce

 

  • Onura fiskal garrantzitsua: emandako kopuruaren %100 murriztu daiteke zergaren ezinezko oinarrian. Horretarako ASPANOGIk (Erabilpen Publikoko Elkarte izendatua) beharrezko ziurtagiria emango du Ogasun aurrean  aurkezteko. Egin dohaintza eta This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. –ra bidali zure datu guztiak, IZENA, HELBIDEA ,NAN eta IFK.