Legedia


"MEDIKU ARRETA ONENA IZATEA PREMIAZKO ESKUBIDEA DA, BEREZIKI HAURREN LEHENENGO URTEETAN"

 

Ingresaturik dauden haurren eskubideak jasotzen dituen Europako Gutuna ( textu hau 1986. urteko maiatzaren 13-an Europako Gutunean – P.E Erresoluzioaren laburpen bat da)

  

  1. Bere adinera, adimen garapenera, afektu eta psicologia egoerara egokitutako informazioa, tratamenduarena, horren ondorioena eta eskaintzen dituen ikuspegi positiboena, jasotzeko haurraren eskubidea.
  2. Ospitalean dagoen bitartean, ahalik eta denbora gehiena bere gurasoek edo hauek ordezkatzen dituen pertsonak lagunduta emateko eskubidea.
  3. Baliagarri ez diren eta saihestu daitezkeen tratamendurik, sufrimendu fisikorik edo moralik ez jasatea.
  4. Ikerketarako gai izatearen ezezkoa emateko eskubidea (gurasoen edo ordezkoengandik) eta terapeutikoa ez den azterketa edo zaintza informatiboa edo hezkuntzakoari uko egitea.
  5. Ospitalean bere adinera egokitutako jostailuak, liburuak eta ikus entzunezkoak eskura izateko eskubidea.
  6. Ospitalean egoten den denboraldian, arretaz, edukazioz eta ulergarritasunez trebatutako pertsonalak zaintzea, etabere intimitatea errespetatzea.
  7. Erlijio, kultura edo bestelako arrazoiengatik gurasoek edo zaintzaileek ukatzen dizkieten eta beharrezko dituzten zaintzak eta arreta jasotzeko babes juridiko eskubidea.
  8. Ahal den neurrian, helduen artean baino, beste haurren artean ospitaleratzeko eskubidea.
  9. Ospitaleko egonaldiak dirauen bitartean, bere eskola-formakuntzarekin jarraitzeko eskubidea, eta eskola-agintariek bere esku jarritako ikasmaterialaz eta maisu-andereñoen  irakaspenez baliatzeko eskubidea, ospitaleratze luzearen kasuetan batez ere.
  10. Derrigorrez atzerrian egin behar den tratamendu edo azterketak egiteko haurrak beharrezko duen laguntza ekonomiko,moral, eta psikosoziala lortzeko eskubidea

 

Haurren eskubideak (Eusko jaurlaritza- Etxebizitza eta gizarte zerbitzuko departamendua).

 

  1. Eskubide berdinak.
  2. Bizitzarako eta nortasun bat izateko eskubidea.
  3. Aske izateko eskubidea.
  4. Baztertua ez izateko eskubidea.
  5. Familia bat izateko eskubidea.
  6. Hezkuntza bat izateko eskubidea.
  7. Jaioterria eta norberaren kultura errespetatua izateko eskubidea.
  8. Osasun eta ongizate eskubidea.
  9. Babestua izateko eskubidea.
  10. Ustiatuak ez izateko eskubidea.
  11. Norberaren bizitza pribatua izateko  eskubidea.
  12. Ezberdin pentsatu edo izateko eskubidea.

 

  • Familia Ugarien legea (2003 urteko azaroaren 19-ko BOE).
  • Langileen famili bizitza eta lana bateratuko duen legea (uztailaren 17-ko dekretua 118/2007- BOPV 2007 uztailaren 27-an)-177/2010 dekretua, ekainaren 29-koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa ( BOPV 2010-eko uztailaren 10-ean.
  • Langileen estatutua.
  • Uztailaren 29-ko  1148/2011 Erreal   Dekretua, non  gizarte segurantzako sistemaren barne, minbizia edo gaixotasun larri bat duen adintxikikoa zaintzeko ematen diren  diru laguntzen erabilpena eta garapena.
  • Etxez-etxeko eta ospitaleko hezkuntza arreta legean (1998-ko uztailaren 13-a). Ekainaren 23-ko  118/1998-ko dekretua, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei  eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena.
  • 266/2006 dekretua, abenduaren 26koa, ospitalekoeta etxeko hezkuntza arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde zentroak sortzekoa.
  • Ezgai  diren pertsonen  ondarea babestuko duen lege  aurre-proiektua.
  • Ezgaitasun legea( L.I.S.M.I): Apirilaren 7-a  13/82.
  • Foru dekretua: ezintasun bat duten pertsonei banakako laguntzak arautzen dituena.
  • 39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.
  • Atzerritar legea: osasun publikorako sarbide eskubidea.
  • Espainiako konstituzioa:osasun publiko  eta hezkuntza eskubideei dagozkien artikuluak.
  • Haur eta nerabe gaixoei dagokien hezkuntza arreta eskubidea jasotzen duen  Europako gutuna (86-eko maiatzaren 13-a).
  • Genoma eta giza eskubideen adierazpen unibertsala.
  • Boluntario legea.