Haur Minbizia

 

Haurren minbizia ez da batere ezaguna jendearentzat, beste gaixotasun asko baino  ezezagunagoa hain zuzen. Jendeak badaki helduen minbiziak nolako garrantzia, intzidentzia  duen, nolako larria  izan daitekeen; baino haurren minbiziari buruz galdetuz gero, harridura eta sinesgogortasunarekin egingo dugu topo.

Objetiboki, haur minbizia hor dago, bere errealitate gogor eta zailarekin.   Hala ere,  ausardiaz eta  erabakitsu  aurre egin zaionez, gaixotasun horrekiko lortu du gaur egungo medikuntzak bere arrakastarik  aipagarrienetako bat.

Hirurogei hamarkadararte, minbizia gaixotasun hilkortzat hartu da. Kontutan izan behar dugu minbizia adin pediatrikoan ez dela ohikoa, baino, haurren bigarren heriotza kausa da  istripu eta pozoitze kasuen ondoren                                                              

Hirurogei hamarkadatik aurrera, eragile kimioterapikoen ezagupeneko aurrerapenek,  erradioterapia eta kirurjia teknolojia berriekin bat, gaixoen  bizi-iraupenean aldaketa nabaria eta azpimagarria lortu dute, haurren kasuetan gehienbat.                             

Gaur egun bizi iraupen tasa, diagnostikutik bost urtera, %70-ean kokatzen da. Hain itsaropentsuak diren emaitza hauek baikorrak izatera garamatza eta pentsatzera 1991.urtean, 1000 helduetatik 1, 20-29 urte bitartekoa, haurtzaroan minbizia izandakoa eta gainditu duena, 2000.urtean 900-etik 1 izango dela, eta 2010.urtean 250-etik 1.

Etorkizunera begira, minbizi mota guztietan emaitza onak lortzeko helburua dago, tratamenduari ahalik eta etekinik onenak atereaz, jokabide terapeutiko eraginkorrez baliatuz, eta, bide batez, toxikotasuna txikituz eta ondorio txar edo bigarren mailakoak gutxituz.                                                                                               

Hori dela eta, une hauetan, ezin gara harritu haur minbizidun batek sendatzeko aukera asko  izateaz, eta ez gaitzala eraman  pentsatzera salbuespen edo mirari bat izan dela, gertaera arrunt bat baizik.Beraz, garbi dagoen egia bultza dezagun, besteen antzera, haurrek etorkizuneko itsaropenak izan behar dituzte, gaixotasunak denbora batez beraien eguneroko ekintzetan etenaldi derrigor bat sortzen du baino beraien giza, kognitibo eta erlazio garapenean ez die oztoporik suposatuko.

 

Idatzi hau”volver a la escuela!” liburutik atera da dibulgazio eta informazio helburuarekin.