Minbizia duten haurrentzako aholku bereziak

 

  • Gaixotasunak ez du oztopoa izan behar umeek eguzkiaz gozatu ahal izateko.
  • Egia da kimioterapia edo erradioterapiaren moduko tratamendu bereziak jasotzen dituzten umeak, edota duela gutxi ebakuntzaren bat izan edo bestelako sendagaiak hartzen dituztenak, sentiberagoak izan daitezkeela eguzkiaren ondorioekiko eta beharbada azalean erreakzioak (pigmentazioak edo itxura erregularreko orbanak) izan ditzaketela.
  • Erradioterapia jaso duten gorputzeko zonaldeak ezin izango dira bizitza osoan eguzkitan jarri.
  • Hori dela eta, ume horien gurasoek babes jokabide eta ohiturak areagotu beharko dituzte.
  • Erabili erabateko babesa ematen duten eguzkitarako krema eta iragazkiak; zabaldu larruazal guztian, ilea galdutako guneei edota orbanak dauden aldeei arreta berezia eginez.
  • Kremen eragina haunditu nahi baduzue, elastikoak, kapela hegal zabalak, eguzkitako betaurrekoak etab. erabil ditzakezue.
  • Ez jarri umeak eguzkipean goizeko 10:00-etatik arratsaldeko 18:00-etara bitartean. Aire zabaleko jarduerez eguzkiaren indarra jaitsi denean gozatu.
  • Zalantzaren bat baldin baduzue edo eguzkia hartzearekin lotutako arazorik antzematen baduzue, galdetu zuen sendagileari.