Eguzkipean jartzeko ordutegia

  • Ez jarri eguzkitan gogorren jotzen duen orduetan, goizeko 11:00-etatik arratsaldeko 16:00-etara.
  • Kontu egin tarte horretan zuen seme-alabek aire zabalean egiten dituzten jarduerei.
  • Gogorazi zuen seme-alabei itzalaren araua: “ beren itzala beraiek baino laburragoa baldin bada, eguzki izpiek inoiz baino indar haundiagoa duteeta erretzeko arrisku haundiagoa dago”.
  • Ez ahaztu itzalkin baten azpian egon arren, hondarrak eta urak izpi ultramoreak islatu ahal dituztela; beraz, gerizpean edota egun hodeitsuetan ere babes neurriak hartzea komeni zaizue.