Kirola eta eguzkia

 

  • Kirola guztiz txertatuta dago gure seme-alaben ohiko ekintza eta jokabideen artean.
  • Kirol jarduera gehienak leku irekietan edota estali gabeko pistetan egiten dira.
  • Kirolariek ondo barneratuta eduki behar dute eguzkitik babesteko jokabidea, kirol jardueraren beste edozein atal bezelaxe.
  • Eguzkitik babesteko krema eman behar da kirolari ekin aurretik, aire zabalean burutzen diren kirol eskola, entrenamendu edo lehiaketa guztietan.
  • Oreka aurkitu behar da erosotasunaren eta segurtasunaren artean.
  • Eguzkitik babesteko iragazkiez gain, erabili txanoak, eguzkitako betaurreko homologatuak eta gorputza egoki eta eroso babesteko duen arropa.
  • Arreta berezia eskaini behar zaie urte osoan estale gabe geratzen diren gorputz atalei: aurpegiari, belarriei eta eskuei.
  • Kirol irakasleek, prestatzaileak edota entrenatzaileak, ohitura osasungarriak ikasteko prozesuan lagundu ez ezik, kirolarien osasunerako eredu gisa jokatu behar dute.