Eskola eta eguzkia

  • Haurrek denbora luze ematen dute aire zabalean: eskolako atsedenaldietan, gorputz hezkuntzako eskoletan, irteeretan eta txangoetan.
  • Ikastetxeak eredugarri izan behar du, eta horretarako bere eguneroko jardueretan babesteko ohiturak sustatu behar ditu.
  • Erabili eguzkitik babesteko kremak aire zabalean egindako ekintzetan.
  • Eskatu gurasoei egunero, eskolara irten baino lehen, babesteko krema eman dezatela.
  • Kontsultatu Erradiazio Ultramorearen indizea, zenbatekoa izango den jarduerak egiteko unean.
  • Ez burutu kanpoaldeko gorputz edota kirol jarduerarik eguzkiak gogorren jotzen duen orduetan.
  • Azal iluneko pertsonek eta beltzaran daudenak ere babestu beharra daukate.