Eguzkitik babesteko krema edo iragazkiak

  • Erabili UVA eta UVB izpietatik babesteko eguzkitarako iragazkidun kremaren bat, gutxienez 15-eko babes faktorea duena.
  • Zabaldu krema batez ere sudurrean, masailetan, belarrietan, ezpainetan eta jantziek estaltzen ez dituzten beste alde batzuetan.
  • Eman babesteko krema eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago.
  • Eman berriro ukendua bi ordutik behin, baita bainatu ondoren edota izerdi asko bota ostean.
  • Ez ahaztu eguzkitarako kremak babesgarri gisa erabili behar direla, eta ez eguzkia hartzeko denbora luzatzeko.