Haurrak eta Eguzkia

Erakutsi segurtasunez gozatzen  

Eguzkia osasun iturri bat da, zuen seme-alabek egiten dituzten jarduera gehienetan parte hartzen duena: hala ere, eguzkitan gehiegi egoteak ondorio kaltegarriak eragin ahal dizkie, epe laburrean ez ezik (erredurak, narritadurak,
alergiak…) baita epe luzcan ere, hala nola begietako gaitzak (begi lausoak eta bestelako kalteak ikusmenean) eta larruazalekoak ( azalaren zahartze goiztiarra eta azaleko minbizia).

Eguzki izpien ondorio kaltegarriak metatu egiten dira. Eguzkiarekiko kontakturik estuena 0 eta 18 urte bitartean gertatzen denez gero,funtsezkoak dira gurasoen jokaera egokia eta haurren heziketa. Gurasook eguzkiak dakartzan arriskuen jakitun izan behar duzue eta zuen seme-alaben osasuna jaiotzatik babesteko neurriak hartu behar dituzue.

Eguzkitik babesteko jokabideak goiz erakusteak eta eguzkia bizitza osoan arduratsu erabiltzeak azaleko minbizia garatzeko arriskua murriztu dezake umeengan.Minbiziaren alorrean haurrekin har daitezkeen prebentzio neurri

bakanetako bat da bera eta beste higiene eta osasun ohitura batzuei (hortzen higienea, txertoak, begien azterketak) ematen zaizkien garrantzi berbera eman beharko litzaioke.

Gure erkidegoko eguraldiaren ezaugarrietako bat eguzki egun asko izatea denez gero, arrisku haundiagoa dago aire zabalean burutzen diren ekintza guztietan (kirola, txangoak, eskoletako jolas aldiak…). Urte osoan zehar ibili behar dugu erne babes, neurriak hartzeko, baina uda partean areagotu egin behar dira.

Gida honetan hainbat aholku aurkituko dituzue, oinarrizkoak eta errazak, etorkizuneko arazoak aurreikusi eta haiei irtenbidea emateko baliagarriak. Kontuan izan behar dugu azaleko minbizia kasuen %80, gomendio hauek betez saihestu ahal izango liratekeela. Aholkuok betetzen badituzue, bizitza euren jolasik dibertigarriena izan dadin lagunduko diezue.

Azkenik, minbizia duten eta kimioterapia edota erradioterapiaren moduko tratamendu bereziak jasotzen dituzten umeen familientzat, hainbat jarraibide  zehatz erantsi ditugu, euren bizi kalitatea hobetu eta aire zabaleko ekintzez segurtasunez gozatzeko.

ASPANOB-ek, Minbizia duten Haurren Gurasoen Balearretako elkarteak egindako liburuxka, HUSD-KO Dermatologia Zerbitzuko aholkularitzaren laguntzaz.